XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) haren aurpegiaren bila, haur batekin ari bailitzan, haserre-hitz maitekorrak esaten zizkion bitartean.

Orokorrean biribila zirudien arren, aurpegi luzea zuen, eta iharra, eta kokots luzearen puntan bizar labur bat erabat urdindua.

Heroismoak lekukoak behar ditu, maite esan zion, eta jakina denez, Iñaki Abaituak ez zion haizeari hitz haiek eramaten utzi.

Ez dago lurrean belauniko errukia eskatzea galaraziko liokeen arrazoirik, ez dakusa lekukotasunaren promesa egiten dion ukabilik, eta heroismoak lekukoak behar ditu.

Lehenbizi Juliak, burua atzera botaz, oso ondo daramazu edo oso itxura ona dauzkazu, eta pozten naiz esan zuen, eta orduan, gizonak, eranskinak ziruditen beso luzeak zabalduz, heroismoak lekukoak behar izaten ditu, ordea, eta berriro erortzen utziz, alferrikako tresnen antzeko geratu zitzaizkion, zintzilik.

- Zatoz bisitatzera.

Elkarri agur esan eta gero hasta lueguito pues, Juliak, azentua imitatuz, gizona poloniarra dela esaten dio, pertsonaia zoragarri bat, arrantzale-auzoko etxe zoragarri batean bizi dena aspaldidanik, gerraz geroztik beharbada, eta inork ere ez dakiela nondik ateratzen duen bizimodua, eta zergatik mintzo den azentu hegoamerikarrez.

Eta minbizia duela ahosabaian.

Hori kontatzen ari zaiola, Iñaki Abaitua konturatzen da Ortiz de Zarate eta gizona elkarrekin doazela, jangelaren erdian mahaia aukeratzen ari direlarik, eta bere begiratuaz ohartzen direnean, oinetan buelta erdia ematen dutela esango luke, (...)